Konpositoreak

Lanak

Jabi Alonso

Bilbo, 1970

Bilbotar honek perkusio-ikasketak Bilboko “Juan Crisóstomo de Arriaga” Goimailako Musika-Kontserbatorioan egin zituen J. Manuel Gallardo irakaslearekin. Goimailako Gradu-amaieran Ohorezko Saria eman zioten. Rotterdamgo Kontserbatorioko ikaslea ere izan zen Robert Van Sice eta Miguel Bernat irakasle zituelarik “Uitvoerend Musicus” tituloa lortzen. 2004an Estatu Batuetako Yale Unibertsitatean “Master of Percusión” ere lortu zuen.

Musikako hainbat arlotan parte hartu du, “Rabia” Rock Taldean adibidez, 1991an “Correr y Escapar” eta 1992an “No me puedo controlar“ diskoak argitaratu zituen.

1992-1993 artean Bilboko Udal Txistu Bandako perkusiojole izan zen. 1995eko apirilean 2.saria lortu zuen “Juventudes Musicales” antolatutako “Interpretatzaile Gazteen Leiaketa Iraunkorrean”.

Hainbat kamarako taldetan parte hartu du, haien arten nabarmendu dezakegu 1994tik 2005ra “Inner Duo” (saxo eta perkusio bikotea) kidea izan zela eta “Hots” CDa argitaratu zuen. Gaur egun Gasteizko Espacio-Sinkro garaikideko musika taldeko kide dugu, kontzertuak ematen mundu osotik: Bartzelona Galicia, Sevilla, Valentzia baita Alemaniako, Estatu Batuetako, Kanadako hirietan ere. Sinkrorekin 5 disko monografikoak grabatu ditu Carmelo Bernaola, Félix Ibarrondo, Guillermo Lauzurika, Alfonso García de la Torre eta Zuriñe F. Gerenabarrena lanekin. 2018an Sergio Gutiérrezen “Cántico-Canticorum” perkusio bakarlari eta bandarako kontzertua estreinatu zuen Bilboko Udal Bandarekin.

1993tik 2011ra Bilbao Orkestra Sinfonikoaren Perkusio Bakarlaria-Timbal Bakarlariordea izan zen. Bakarlari giza hainbat aldiz aritu zen bertan, hala nola: Bela Bartoken “Bi Piano, Perkusioa eta Orkestrarako Kontzertua”; Martin Bresnicken “Grace”; Robert Van Sice bakarlariarekin; Mª Eugenia Lucen “Enbat”; eta Oliver Messiaenen “Des Canyons aux Etoiles”.

1999tik aurrera kontzertuak jotzeaz gain masterklaseak ere egiten ditu Estatu osoan baita gazte orkestretan ere. Bilboko “J. C. de Arriaga” eta Gasteizko “Jeçús Guridi” kontserbatoriotan 10 urte baino gehiagotan eskolak eman zituen. 2010etik Musikene Euskal Herriko Goi-mailako Musika ikastegiko perkusio maisua da.