Konpositoreak

Guillermo Lauzurika

Gasteiz, 1968

Bere trebakuntzak lotura handia du Vitoria-Gasteizko “Jesús Guridi" Kontserbatorioarekin. Hantxe Konposizioa ikasi zuen Carmelo Bernaolarekin eta Antonio Lauzurikarekin, eta Alfonso García de la Torrerekin elektroakustika-konposizioa ikasi zuen. Salvatore Sciarrino, Mauricio Sotelo, Luis de Pablo eta Ramón González Arroyorekin trebakuntza osatu zuen, baita Iñaki Salvadorrekin jazz piano-jole moduan ere.

Sormen-proiektu anitz gauzatu ditu: konposizioa, inprobisazioa, instalazioak, musika esperimentala, dantza, pintura, performance. Zenbait konposizio enkargu egin dizkiote: Alacanteko Musika Garaikideko Nazioarteko Jaialdiak; Donostiako Musika Hamabostaldiak; Valentziako Ensemsek; Bernaola Jaialdiak; INAEM (Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionala), CDMC (Musika Garaikidea Zabaltzeko Zentroa) eta Artium (Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa) erakundeek, eta zenbait bakarlarik eta taldek (esaterako, Sigma Project, Madrid Brass, Neopercusión, Krater Ensemble, Ensemble Espacio Sinkro, Baltasar Perelló, Alfonso Gómez edo Josetxo Silguero).

Interprete gisa, “Ensemble Espacio Sinkro”ko kide da, “Sirius” musika esperimentaleko taldekide da eta “Big Band Berri” jazz-orkestra zuzentzen du. Gaur egun, "Musikene" Euskal Herriko goimailako Musika Ikastetxean elektroakustika musikako irakasle da.

Konposizioan aplikatutako erreminta elektronikoak ondo ezagutu izana da Guillermo Lauzurikaren obraren ezaugarrietako bat. Obran erabilitako elementu eta baliabide estilistiko anitzek islatzen dute elektroakustika-musikaren eremuan trebakuntza zorrotza jaso duela. Garapen profesionaleko urte luzeetan lortu duen ezagutza zehatzari esker, konposizioaren eta interpretazioaren arlo anitzetan sakondu ahal izan du. Beraren obretan musika-sormen liluragarria ikus dezakegu, bai musika-tresnen eremuari dagokionez, bai eremu elektroniko hutsaren konbinaketari dagokionez. Oro har, bi bide horiek paraleloak izaten dira, baina bere osaketetan naturaltasun osoz batu eta bat egiten dute. Hortaz, egitura-eduki zorrotza duten eraketak eta garapenak erakusten dituzten zenbait obra sortu ditu.