Konpositoreak

Zuriñe F. Gerenabarrena

Gasteiz, 1965

Vitoria-Gasteizen jaio zen 1965ean. Konposizioa ikasi zuen Carmelo Bernaolarekin (Jesús Guridi Musika Kontserbatorioa) eta Franco Donatonirekin (Scuola Cívica, Milan). Konposizio-mintegiak: International ferienkurse Für Neue Musik (Darmstadt), IRCAM ,LIEM-CDMC, iMAL (Brusela).

Konpositore moldakorra da, eta hainbat obra egin ditu: solista, orkestra sinfonikorako enkarguak, teatroa, dantza, zinemarako musikako orkestrazioak, elektroakustikoa edo diziplina anitzeko proiektuak.Oso tratamendu askea eman zion soinuaren bilakaerari, eta haren musika labirinto-diskurtso batean zatitutako keinuen eta figuren bidez aurkezten da, eta tinbrea du oinarri egiturazko elementu gisa. Baliabide elektronikoak pentsamendu gisa era-biltzearen garrantzia adierazi behar da; pentsamendu hori bere ahozko eta instrumentuzko obrara hedatu baitzen.

Autore eta errealizadore gisa parte hartu du nazioarteko hainbat forotan: Bernaola Festibala, SINKRO, Musika Hamabostaldia, BBVA Fun-dazioaren Musika Garaikideko Kontzertu Zikloa, Guggenheim Inaugurazio Kontzertua, Musikaste, Musikagileak Zirkuitua, Auditorio Nazionala, Juan March Fundazioa, 400 Auditorioa, Phonos, KLEM, Shyntése, Sonoimágenes, Visiones Sonoras, Electrovisiones, Fonoteca Nacional, Ecos Urbanos, EMUFest, Elektrophonie, Wealr 09 Fullerton, Musica Viva Festival, Bo-realis Festival, Musiques & Recherches, Exhibiton “Down the Dori”, Open Studio TWS, BKA Theather, Pyramidale Festival, Shiro Oni Exhibition, EAM Festen Frost, ICMC 2015,eviMus, AUDIOR, 7ºMusica Electric Nova, Plage Sonore, TONBAND, NY-CEM 2017, BIFEM 2017, DME55...

Zenbait arte-laborategitan eta -zentrotan artista egoiliar gisa egon dela nabarmendu behar da; horri esker, konposizio-erregistroa hedatzeko aukera izan zuen eta: Laboratorio LEC (Lisboa), USF/Verfet (Bergen), Studio Alpha VICC (Visby), Tokyo Wonder Site (Tokyo), Shiro Oni (Onishi), ZHdk, ICST (Zurich), EMS (Estocolmo). Enkarguak eta laguntzak jaso ditu: INAEM, CDMC, Eusko Jaurlaritza, Musika Hamabostaldia, OSE Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, KREA, Fundación Autor, BOS Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Mikel Laboa Katedra, BBVA Fundazioa, Konstnärsnämnden, ZHdk/Zurich University of the Arts, Polish Ministry of Culture.

Kontrapuntuko eta harmoniako irakaslea konposizio espezialitatean, Musikenen (Euskadiko Goi- Mailako Musika-Eskola).