2005
emakumeen korurako
Zuriñe F. Gerenabarrena
Iraupen osoa:
  • 8'20"
Orrien zenbakia: 8
Konpasen zenbakia: 60
Partitura: ZFGerenabarrena-Celos-del-aire-matan.pdf
Amazonen erosi

Celos del aire matan 5 pieza laburren ziklo bat da, autore hauen testuetan oinarrituta: konpositorea bera, Juana Inés de la Cruz, Calderón de la Barca (horren obratik dator izenburua), María de Zayas, Safo, gehi kaleko kontsignak. Piezetako bakoitzak soinuzko bere mundua sortzen du, testuak eskaintzen duen adierazkortasunak bultzatuta.

Pieza independenteak eta partikularrak dira, beren trazatuari dagokionez. Horietako bakoitza lotu eta kateatu egiten da, aurrekotik desitxuratua den oihartzun bat bilakatuz, trinkotu eta keinu batera mugatzen den arte.

Generotiko begirada hori nabari da horietako bakoitzaren azpian; noiz galdekatzaile, noiz desafiatzaile eta defentsa-jarrera erakutsiz sentimenduaren isil-mandatuari, emozioan abenturari edo maitasunari egindako traizioagatiko kexari.

Espresio adierazpenak dira, maitatzearen eta bestearen aurrean izatearen eguneroko guduan gaudenaren islak. Kasu honetan, zikloaren zatietako bat aurkezten da, zeina 5 mugimenduk eratzen baitute, izate propio bat taxutuz.