Trazo
Obrak hau, konpositorearen idazketak berak garrantzi berezia hartzen duten partitura horiei buruzkoa da. Trazuak batzutan izaera piktorikoa du, eta berez musika-keinu bat ekartzen du gogora.
Xuxurla
Konposizio honek soinu materialak biltzen ditu gitarraren ezaugarrien arabera emandako irizpide bati jarraituz, eta zeharo elektroniko diren elementutara desbideratuko da. Aukeratutako baliabideek dituzten aukerak ikertutakoan, horien jatorria, elaborazio maila, harikortasuna, nahasketa, etab. aztertu ditu.
Wirikuta
Wixárika edo Huichol herriaren mundu-ikuskeraren arabera, unibertsoaren zentroa Wirikutan da, eguzkia sortu zen eta mundua eratu zen lurralde sakratuan, alegia. Jainkoak eta arbasoen espirituak bizi dira bertan; horregatik, elementu natural bakoitza sakratua da.
Alchimia: (I) Aer
Obra hainbat motako txirulentzat soloan egindako lau piezako ziklo baten lehenengoa da, eta "ALCHIMIA" izenburu globala darama. Ziklo honetan, pieza bakoitza Antzinako Munduko Naturaren lau elementuetako bakoitzean oinarritzen da, sotilenetik (airea) hasi eta trinkoeneraino (lurra).
Umbélulas
Perkusioko musika-tresna jakin batzuek dituzten tinbre-aukera anitzen inguruan egin beharreko azterketa akustikoarekin batera, elektronikaren bitartez, adierazpen-baliabide berrien bilaketa paraleloa egiteari ekin diot.
Dardarak
Obra, Botasoneiro tituluko proiektu baten bertsio bat da. Aipatutako proiektua 2005ean egin zen Iñigo Ibaibarriaga saxofoi-jolearekin eta Mikel Arce soinu-artistarekin batera. Bozgorailu kulunkariei esker modu birtual sein fisikoan etengabe mugitzen diren saxofoi baritonoaren eta soinu elektronikoen arteko konbinazioan oinarritzen da jatorrizko obra.
Un caracol manchado
“Egunen batean gizakiek alfabeto bat aurkituko dute kaltzedonien begietan, geometrialariaren hegal nabar leunetan, eta orduan harrituta jakingo dute barraskilo zikin bakoitza beti izan dela poema bat.”
(Alejo Carpentier, “Los pasos perdidos”)
Sentidos ocultos
Atsedenaldi honen ostean, izugarri disfrutatzen ari naiz: pianoa jotzen, entzuten, idazten... baina beste modu batean.
Garai berria da, ezberdina, sentzumenei kontzientzia eta arreta handiagoa prestatzen dizkiena.
Acuarela
Roberto Casado flauta-jolearekin eta Michelle Man koreografo eta dantzariarekin batera egindako lanari esker sortu da “Acuarela”. Biek aktiboki hartu dute parte jatorriz batez ere diziplina anitzekoa den proiektu honetan.
Txori erraria
Mikel Laboaren obrari beste begirada batetik egindako omenaldia da, emozio alderrai horretara hurbiltzea, ezaguterraza den soinu eta erritmo ibilbidean atzematen zaila, itzuleran deformatua dena.
Bikoitz
Bikoitzaren, duoaren ideiatik abiatzen da, instrumentuen arteko ispilu gisa eta horren erreflexua elektronikan.
Solo
- Zergatik lotzen, nahasten eta harrapatzen gaitu hari ikusezin batek eta ez gaitu uzten argiaren hutsunean aske izaten?
- Bakarrik amesten dudalako dena bakardadea zen garaiaren oroimenarekin.
Nono
Nono
konstruktibismoaren estiloko obra multzo batekoa da. Erabiltzen den materialak (kasu honetan, bederatzi nota bederatzi instrumenturentzat) zehazten ditu altuerak eta erritmoak eta baldintzatzen ditu atalen garapena eta iraupena.
Caja de sueños
Obrak egitura bati jarraitzen dio, zeinetan ondo bereizitako alderdiak elkarren ondoan jartzen diren, diskurtso bat eratuz horrela. Tresnei ematen zaien tratamenduak eta altuerak eta intentsitateak azaltzen dituzten trazuek zati oso bereizgarri batzuk zehazten dituzte.
El lamento de las dunas
Izenburuak basamortuak nigan alderdi askotatik sortu izan duen lilurari egiten dio erreferentzia. Inguru horietan ohituta gauden ikusizko eta soinuzko erreferentziarik ez egoteak gure irudimena itzartzen du. Itxurazko ezegonkortasun egoera, gure ikuspegia aldatu eta gure zentzumen guztiak areagotzen dituena.
Igarkizuna
Igarkizuna
da esanahian “enigma”, “asmakizun” edo “asmakari” hitzei euskaraz gehien hurbiltzen den elea, nahiz eta “aurreikuspen”, “asmatze” edo “igartze” gisa ere erabiltzen den osagarri modura.
Deep Blue
Deep Blue
. Obra hau musikariaren eta makinaren arteko lehia baten modura pentsatuta dago, baina musikaria aberasten da benetan, teknologiarekin bat egiten duenean.
Rosarena
Pertsona batekiko sentitzen duzun guztia deskribatzeko abesti bat laburregia izan daiteke.
Prezioa: 10 €.
Un viento dorado
Gênes-en (Belgika) eWave taldearekin egindako lan saio batean, flautarekin hainbat efektu grabatu genituen: txistu-tonuak, giltza-zarata, haize-soinua arnasketa imitatzen, animalien imitazioak, eta abar. Oso material tinbriko iradokitzailea zen, baina baita oso ezberdina ere beren artean.
Meditación azul
Musikaren gaitasun terapeutikoarekiko interesak, eta soinuen arteko maiztasun altu eta baxuen erlazioak, koloreen eta soinuen artean, izenburu hori inspiratzera bideratu ninduen.
Lur
Aurrera egiten duen soinu-jarioa, bere burua indartuz, erregistro tinbrikoak lortuz eta eraldaketak bultzatuz bere soinuaren osotasuna lortu arte.
Bakarrean II
Bakarrean II, 1997an konposatutako Bakarrean izeneko gitarra eta zuzeneko elektronikarako lanan oinarrituta dago, oraingoan elektronikakoa audio-pista batean finkatuta dago, zatitzeko aukerarekin. Urruneko begirada berri gisa, jatorriaren inertzia mantenduz, unea berreraikitzen du lan honek.
Zatiketa
Obra honetan, pianoren esparru goren osoa zatikatzea proposatzen dut. Pianoak oso esparru handia eskaintzen du, eta hortik abiatzen naiz zatikatzeak sortzen duen mosaikoaren osotasun gisa.
Urbia
Urbiak leku idealizatu bat irudikatzen du; izan ere, natura-ingurunearekin bereziki konektatuta ikusiko duzu zeure burua, baina zeu zarena izaten jarraitzeari utzi gabe.
Danba II
Hainbat musika-tresnaren ezaugarri akustikoaren bidezko soinu-ibilbidea proposatzen du Danba II obrak. Horietako bakoitzarekiko konpromisoa ezartzen da; horretarako, tinbre-ezaugarriak miatu, eta saiatuko da ohiko hierarkizazioz ez baliatzen.
Azul invisible
Biolontxeloaren eta elektronikaren sonoritate anitzen arteko elkarrizketa finkatzen du obrak; eta helburu nagusietako bat, elementu bien arteko artikulazioaren aukerak aztertzea da. Mailetako sare batean eta zenbait bitartekoen seriean datza horren eraikuntza; bitartekoen iraupen ezberdinek egituratzen dute musika-diskurtsoa.
