Denda

El lamento de las dunas

2020
Txirula, klarinetea, saxoa, biolontxeloa, 2 perkusionistak eta elektronika
Alfonso García de la Torre
Iraupen osoa:
  • 15'50"
Orrien zenbakia: 58
Konpasen zenbakia: 326
Partitura: AGarciaDeLaTorre-El-lamento-de-las-dunas.pdf
Amazonen erosi

Izenburuak basamortuak nigan alderdi askotatik sortu izan duen lilurari egiten dio erreferentzia. Inguru horietan ohituta gauden ikusizko eta soinuzko erreferentziarik ez egoteak gure irudimena itzartzen du. Itxurazko ezegonkortasun egoera, gure ikuspegia aldatu eta gure zentzumen guztiak areagotzen dituena.

Benetako introspekziorako aukera ematen duten tokiak, bilaketa pertsonala ahalbidetzen du, lurralde ezezagun batean barneratzea. Paisaia hipnotikoa, itsaso amaiezinaren metafora, non haizea kulunkan dabilen eta denbora geratu egiten den.

Obrak elkarren segidako soinuzko hiru ekosistema azaltzen ditu, eta altuerek, intentsitateek, tinbreek eta espazializazioak elkar eragiten duten moduak dituzte ezaugarri. Soinuzko mundu txiki horiek sortzeko askotariko baliabideak erabiltzen dira piezan zehar, kontrastea bilatuz atal ezberdinen arteko egiturazko jarraipenaren barruan. Zati bakoitza sortzen erabilitako baliabideetako batek trinkotasunarekin jokatzen du, hainbat musika-tresnaren presentziarekin/absentziarekin, eta eboluzio-gradu ezberdinak lortzen dituen diskurtso bat azaltzen du. Hiru segmenturen batuketak entzumen aktiboa eskatzen du, zinez, tempoaren memoriaren inplikazioa. Helburua da ongi zehaztutako inguru bat marraztea, zeinetan pertzepzio globalak soinuan habitatzea, alegia etapa ezberdinak betetzen dituen bidaia akustiko baten partaide izatea ahalbidetuko duen.