Nono
konstruktibismoaren estiloko obra multzo batekoa da. Erabiltzen den materialak (kasu honetan, bederatzi nota bederatzi instrumenturentzat) zehazten ditu altuerak eta erritmoak eta baldintzatzen ditu atalen garapena eta iraupena.
Egitura globalak irudi geldoko kameraren leherketa baten antza du, hedapen luze bat hasten da soinubakarretik lehen tuttiraino, eta kontrakzio eta dilatazio prozesu batzuk jarraitzen diote gero, erdiko ataleraino iristen den arte. Erdiko atal hori geldoagoa eta leunagoa da, materiala geratzen doa, muturreraino eramanez, denboran izoztuta dagoen detonazio bat bailitzan, kanpotik barrura poliki-poliki doan inplosio batez amaituz.
Hiru duok jarraitzen diote bibrafonoaz eta pianoaz lagundurik, eta akordeoiaren soinu bakarrak tartekatzen dira, harietan eta haizeetan trilloen kontrako borrokan dela. Ordena-kaosa-ordenaren tutti bat eta gero, perkusio-jotzailearen bakarrera iristen gara, jo eta ke gainerako taldeari gailendu nahian, eta lortu egiten du obraren gailurra denean. Azken atala lehen atalaren atzeraeraginezko laburbiltze bat da, tarte horretan materiala apurka-apurka estutzen doa soinubakarreraino, eta desagertu egiten da azkenean.