Roberto Casado flauta-jolearekin eta Michelle Man koreografo eta dantzariarekin batera egindako lanari esker sortu da “Acuarela”. Biek aktiboki hartu dute parte jatorriz batez ere diziplina anitzekoa den proiektu honetan.
Flautak dituen adierazpen-aukera anitzak aztertuta, obraren abiapuntua dantzarekiko elkarrizketa bat da; horretarako, bitarteko elektroniko berriak erabiliko dira. Diskurtsoan zenbait soinu-luzapen aurkezten dira, eta musika-tresnaren ezaugarri akustikoak aztertu eta handitzen dituzte; aldi berean, aldaketak sortzen dituzte dantzaren mugimenduan. Soinuzko eta ikusizko ekintza elkarrekintza maila ezberdinetara desbideratuko da, protagonistek eurek eszenan duten bizipenek sortutakoetara; gainera, eremu akustikoaren berariazko lanketak itxuratuko ditu.
“Acuarela” obrak musika-tresnen keinuen eta dantzatutako mugimenduaren arteko lotura finkatzen du. Elementu bi horiek gainjarriz, garapen formalean aldaketak sortzen dira, soinuaren prozedura elektronikoek bultzatuta. Teknika horri esker, diskurtsoa malgutu daiteke eszenan, eta obraren atalek bat egingo dute.

Friburgoko (Alemania) Elisabeth-Schneider-Stiftung Aretoan estreinatutako obra. Roberto Casado, flauta - Michelle Man, dantza - EnsembleSinkro, difusio elektroakustikoa.