Urbiak leku idealizatu bat irudikatzen du; izan ere, natura-ingurunearekin bereziki konektatuta ikusiko duzu zeure burua, baina zeu zarena izaten jarraitzeari utzi gabe.
Urbiako zelaiak korten eta lareen eremu bat dira, eta inguruan Aizkorri eta Elgea mendilerroak, Oltza oihana eta San Adrian tunela daude. Tunelak Gipuzkoa eta Araba lotzen ditu lehengo galtzadaren bidez, zenbait pagadi eta harizti zahar zeharkatuz; trikuharri eta aspaldiko megalito asko eta hainbat jainkosa eta erregina mitikoren kobazuloak ditugu bertan. Horiek guztiek, basoek, mendiek, harriek eta kobek, magia sortzen dute, eta Urbia gure lurraldeko eta aspaldiko kulturako leku oso berezia bihurtu dute.
Ana Ortegari eskainitako obra.
Obra editada con la colaboración del departamento de Cultura del Gobierno Vasco.