Denda

Igarkizuna

2013
Txirula, klarinetea, biolina, biola, biolontxelo eta pianoa
Guillermo Lauzurika
Iraupen osoa:
  • 10'47"
Orrien zenbakia: 46
Konpasen zenbakia: 277
Partitura: GLauzurica-Igarkizuna.pdf
Audioa:
Amazonen erosi

Igarkizuna da esanahian “enigma”, “asmakizun” edo “asmakari” hitzei euskaraz gehien hurbiltzen den elea, nahiz eta “aurreikuspen”, “asmatze” edo “igartze” gisa ere erabiltzen den osagarri modura.

Obra edertasun bitxiko soinuzko objektu arrotzen collage baten gisa planteatzen dut, toki exotiko eta irits ezinetan aurkitu izan balira bezala, eta karaktere nabarmenez eta kontraesanezkoez jantzitako pertsonaia enigmatikoez beterik direnak. Hori guztia bata bestearen atzetik azkar-azkar datozen atal kontrastagarrietan islatzen da; atal horiek obraren une ezberdinetan agertzen dira, opera bateko pertsonaiak bailiran.

Pianoko ostinato bat da gehien errepikatzen den soinuzko objektua, isildutako sokez egina, beste tresna guztiak isiltasunaren eta soinuaren arteko mugan dabiltzalarik, tinbrezko une izoztuak sortuz, non edozein musika-keinuk presentzia eta nortasuna hartzen duen.