Sinkro Scores XX eta XX. mendeetako euskal musikagileen musika garaikidean espezializatutako musika argitaletxea da.

Sinkro Scores egungo euskal konpositoreen argitaratu gabeko lanak argitaratzeko eta zabaltzeko konpromisoarekin jaio da.

Sinkro Scores-ek orkestrarako eta ganbara taderako musika-lanen partitura orokorra eta banako partiturak argitaratzen ditu, obra mistoen elektronikako zatia baita zuzenean jotzeko oharrak ere argitaratzen ditu. Konpositoreek beraiek partituren elaborazio eta diseinu prozesua ikuskatzen dituzte.

Partituretan agertzen den sarrerako testu batek musika-lanak bere garaian eta estiloan kokatzen laguntzen du. Deskribapen teknikoa, instrumentuen zerrenda, konpasen zenbakiak baita lanaren iraupen zenbatetsia ere azaltzen ditugu. Horrela bai musikariarentzat bai musikologoarentzat interesgarriak dira.

Partituren eta audioen laginak doan ikusi eta deskargatzeko aukera ematen dugu, lan osoa eskuratu nahi duzun seguruago erabakitzeko.

Espacio Sinkro taldeak Sinkro Scoresen alderdi teknikoa burutzen du, 2005az geroztik Bernaola Jaialdia ere antolatzen du. 26 erreferentziarekin, Sinkro Records Euskal errepertorio garaikidearen dokumentazioan eta hedapenean pieza garrantzitsua bihurtu da. Ensemble Sinkro erreferentziako taldea da, mundu osotik sorkuntza berriko euskal musika estreinatu eta interpretatzen duena.

  • Trazo

    Obrak hau, konpositorearen idazketak berak garrantzi berezia hartzen duten partitura horiei buruzkoa da. Trazuak batzutan izaera piktorikoa du, eta berez musika-keinu bat ekartzen du gogora.

  • Xuxurla

    Konposizio honek soinu materialak biltzen ditu gitarraren ezaugarrien arabera emandako irizpide bati jarraituz, eta zeharo elektroniko diren elementutara desbideratuko da. Aukeratutako baliabideek dituzten aukerak ikertutakoan, horien jatorria, elaborazio maila, harikortasuna, nahasketa, etab. aztertu ditu.

  • Wirikuta

    Wixárika edo Huichol herriaren mundu-ikuskeraren arabera, unibertsoaren zentroa Wirikutan da, eguzkia sortu zen eta mundua eratu zen lurralde sakratuan, alegia. Jainkoak eta arbasoen espirituak bizi dira bertan; horregatik, elementu natural bakoitza sakratua da.

  • Alchimia: (I) Aer

    Obra hainbat motako txirulentzat soloan egindako lau piezako ziklo baten lehenengoa da, eta "ALCHIMIA" izenburu globala darama. Ziklo honetan, pieza bakoitza Antzinako Munduko Naturaren lau elementuetako bakoitzean oinarritzen da, sotilenetik (airea) hasi eta trinkoeneraino (lurra).