Danbak soinuzko ibilbide bat proposatzen du perkusio-tresna ezberdinen ezaugarri akustikoen bitartez. Bakoitzaren ezaugarriak ikertzen dira, bai tinbre aldetik, bai espazioan duen jokabideagatik: altuera-maiztasuna, intentsitatea, harmonia-tinbrea espektroa, iraupena, norabidezko ezaugarria eta entzuteko giroa.
Materialak piezaren barruan azaltzen dira zenbaitetan, haren denborazkotasunaren disoziazioarekin, diskurtso heterogeneo bat erakusten saiatuz. Elektronikak, bere aldetik, soinuak aztertu eta prozesatzeko aukera ematen du berriro sortzera joz; hori guztia, non eta tresnako keinu baten soinuzko emaitzak interpretazio-tratamendu berri bat eragiten duen joan-etorriko bide batean.
