Denda

Azul invisible

2013
Biolontxelo eta zuzeneko elektronikarako
Alfonso García de la Torre
Iraupen osoa:
  • 9'23"
Orrien zenbakia: 7
Konpasen zenbakia: 206
Partitura: Amazonen erosi
Audioa:
Amazonen erosi

Biolontxeloaren eta elektronikaren sonoritate anitzen arteko elkarrizketa finkatzen du obrak; eta helburu nagusietako bat, elementu bien arteko artikulazioaren aukerak aztertzea da. Mailetako sare batean eta zenbait bitartekoen seriean datza horren eraikuntza; bitartekoen iraupen ezberdinek egituratzen dute musika-diskurtsoa. Biolontzeloaren soinuei beraiei dagozkien materialez zein zenbait erresonadore mota aplikatzearen ondoriozko elektronikarekin sortutakoez osatzen da harmonia-ehuna.

Material elektroniko gehienak aukeratzeko irizpidea, soka mota ezberdinen erantzun akustikoaren azterketa da. Sokek modu anitzetan erantzuten dute elastikotasunaren, dentsitatearen, tentsioaren eta beste ezaugarri batzuen arabera. Aldi berean, soinu-koloreen sorta handitzen da eragiteko prozedura ezberdinak konbinatuz gero: igurztea, perkusioa, punteatzea eta tortsioa. Horrela bada, tinbre-aukera zabala irekitzen da, eta mugatu behar da konposizioaren ezaugarriak izango dituen eremua finkatzearren.

Soken fisika aztertzeak, interpretazioarekin sortzen diren soinu-elementuen, tresnaren artikulazioarekin sortutakoen eta musika-keinuaren ondoriozko guztiaren arteko lotura sendoa aurkitzea esan nahi du. Ondorioz, zati bakoitzean, etapa bakoitzean, elkarrizketa bat sortzen da elektronikarekin, soinua sortzen denetik azkenean zabaltzen den arte. Lortutako materialak nahastu eta banatzen dira eremu akustikoan, eta etengabe bilakatzen den materiala egituratzen dute. Orokorra denetik zehatza denera, ulertzeko eta zabaltzeko prozesu batean, elkarrekin lotura duten zenbait urrats ditu piezak, baina batasuna emango dion oinarri komun bat izango du.

Bilboko BBVA Fundazioaren Musika Garaikidearen Zikloan estreinatutako obra. Séverine Ballon, biolontxeloa - Koldo Sagastume, difusio elektroakustikoa.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntzarekin argitaraturiko lana.