Denda

Deep Blue

2016
Bb klarinete eta elektronika
Guillermo Lauzurika
Iraupen osoa:
  • 8'57"
Orrien zenbakia: 8
Konpasen zenbakia: 223
Partitura: Amazonen erosi
Audioa:
Amazonen erosi

Deep Blue. Obra hau musikariaren eta makinaren arteko lehia baten modura pentsatuta dago, baina musikaria aberasten da benetan, teknologiarekin bat egiten duenean.

1997an Deep Blue superkonputagailuak garai guztietako xake jokalaririk onenari irabazi zion, Garry Kasparov-i, alegia. Askorentzat gizakiarentzako porrot bat izan dena beste batzuentzat urrats bat gehiago da espeziearen eboluzioan. Azken horien artean dago Ray Kurzweil zientzialari, asmatzaile eta futurologo ospetsua. Ray-ren ustez, mende honen erdialdera Adimen Artifiziala gizakiaren oso gainetik jarriko da, eta bere kasa perfekzionatzeko gai izango da. Horrek une aparta batera eramango gaitu, eta aldaketak hain azkarrak eta horren sakonak izango dira, ezen haustura bat gertatuko baita eboluzioan.

Beste asmakizun askoren artean, tresna akustiko tradizionalen soinuak leialtasunez erreproduzitzeko gauza zen lehen musika-tresna sortu zuen 1987an. k250 da k2600ra heltzen diren askotariko tresnetako lehena, eta horrekin egin dut obra honen zati elektronikoa.