2023
flauta anplifikaturako
Marián Gutiérrez
Iraupen osoa:
  • 6'20"
Orrien zenbakia: 16
Konpasen zenbakia: 0
Partitura: MGutierrezUrbaneta-Alchimia-I-Aer.pdf
Amazonen erosi

Obra hainbat motako txirulentzat soloan egindako lau piezako ziklo baten lehenengoa da, eta "ALCHIMIA" izenburu globala darama. Ziklo honetan, pieza bakoitza Antzinako Munduko Naturaren lau elementuetako bakoitzean oinarritzen da, sotilenetik (airea) hasi eta trinkoeneraino (lurra).

Beraz, soinua izaki bizidun eta moldaerraz bat, kuasimaterikoa, dela kontuan hartuta, "ALCHIMIA: (I) AER" obrak soinuzko materiaren eraldaketa ikertzen du; batik bat, tinbrearen eta testuraren ikuspegitik, Airea elementuarekin konexioan. Horregatik, obran aireko tinbreak nagusitzen dira soinu aldetik, zeinak anplifikatu egiten baitira horien izaera sotila dela-eta.

Parametro musikalen tratamendu sinboliko bat eginez, konposizio-prozesua Airearen karratu magikoaren geometrian oinarrituta dago. Horren bidez, hain zuzen, antzinako alkimistek elementu horrek transmutaziorako daukan ahalmena ordezten zuten.

Hala, musikaren grafia soinuan gauzatzen da, transmutaziorako daukan ahalmena entzulearengan eraginez aldi berean, musikari-alkimistak zeharkako txirularekin ateratzen dituen sonoritateen bidez.

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak diruz lagundutako obra da.