Lanak
Marián Gutiérrez Urbaneta
Bilbo, 1969
Goi-mailako graduaren tituluak ditu Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga eta Vitoria-Gasteizko Jesús Guridi kontserbatorioetan adar hauetan: Pianoa, Solfeoa, Musikaren Teoria, Transposizioa eta Akonpainamendua, Musika-pedagogia; eta Harmonia, Kontrapuntua, Konposizioa eta Instrumentazioa. Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan egin zituen Konposizio ikasketak Antonio Lauzurika, Zuriñe F. Gerenabarrena eta Alfonso García de la Torre irakasleekin.
Aldi berean, Konposizioa, Orkestazioa eta Analisi musikala adarreko prestakuntza handitu zuen konposizioko hainbat mintegi, ikastaro eta topaketetan nazioarteko figura ospetsuekin, besteak beste hauekin: G. Crumb, S. Sciarrino, B. Ferneyhough, J. Harvey, S. Adler, C. Halffter, M. Sotelo, T. Hosokawa, M. Lavista, J.M. Lopez Lopez, B. Furrer, R. Lazkano, Ph. Hurel eta T. Murail.
Irakaskuntzan, berriz, Castro Urdialesko “Maria Bartau” Musika Eskolako irakasle izan da 1990etik eta baita Bilboko Juan Antxieta Musikaltegian eta Vitoria-Gasteizko Jesús Guridi Kontserbatorioan ere, hainbat ikasgai erakutsiz (Musika hastapena, Pianoa, Praktika instrumentala, Solfeoa eta Musikaren Teoria, Akonpainamendua, Harmonia, Analisia eta Konposizioaren Oinarriak), eta pianojole laguntzaile gisa ere lan egin izan du, Saileko buru moduan arituz zenbaitetan.
‘Musikagileak’ Euskal Herriko Musikagileen Elkarteko kide, hainbat interpretatzaile eta talderen konposizio-enkarguak jaso izan ditu eta bere musika herrialde ezberdinetan eta musika garaikideko hainbat jaialditan interpretatu izan dute, hala nola: “Bernaola Nazioarteko Jaialdian” (egun, "Bernaola Zikloa"), “Musika Garaikideko Joera Berrien Zikloan”, “Musika Elektroakustikaren Jaialdian”, “Musika klasearekin” Kontzertu Didaktikoen Zikloan, "Printzipaleko Ganbera Zikloan" (Vitoria-Gasteiz); “Asteazken musikalak” Zikloan (Monterrey, Mexiko); “Festival Zinderend Laag” jaialdian (Amsterdam, Holanda); “Muziekbiennale-Konzert” (Kleve, Alemania); “II Temporada FAIC” (Bilbo); "Projecte Rafel Festival" (Rafelbunyol); EOSren "Miramongo Matineak" Zikloan (Donostia); Guggenheim Museoaren “TopARTE” topaketan (Bilbo); "Percursos da Musica" Jaialdian (Ponte de Lima, Portugal); "Musikagileak Musika Garaikidearen Zikloan" (Euskadi); Badajozeko "Musika Garaikidearen Zikloan", beste batzuen artean.
Hona hemen bere obren interpretatzaile batzuk: Ainhoa Miranda (klarinete baxua), Albert Nieto (pianoa), Lorena Paz Nieto (sopranoa), Juan Manuel Flores (bibolina), Monterreyko (Mexiko) “Santa Lucia” Gitarra Laukotea, "Ciklus Ensemble" (Euskadi), “Jesus Guridi” eta “Ensemble Sinkro” Instrumentu Taldea (Vitoria-Gasteiz), Ensemble “Musikusvie” (Amsterdam), Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren “H.E.C. Laukotea”, edo “Cuarto de Tono” kolektiboa.
SGAE Fundazioak musika-sorkuntzarako ematen dituen pizgarriak jasotzen ditu, eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren konposizio musikalerako diru-laguntza.
2018an, bibolinerako Arrhythmic Signal obra Espainiako obrarik onenaren finalerdietara iritsi zen “Maurice Ravel” Nazioarteko Konposizio Lehiaketaren hirugarren edizioan, “Live Small Groups” kategorian.
Konposizioko hainbat lehiaketako epaimahaiko partaide izan da: SGAE-CNDM 2023 Fundazioaren XXXIV. “Konpositore Gazteen Saria” eta Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketa (XV., XVI. eta XVII. edizioak).
Gaur egun, oposizio bidezko irakasle da Vitoria-Gasteizko Jesús Guridi Kontserbatorioan, eta Musika Hizkuntza eta Entzumen Hezkuntza ematen ditu bertan.
