Perkusioko musika-tresna jakin batzuek dituzten tinbre-aukera anitzen inguruan egin beharreko azterketa akustikoarekin batera, elektronikaren bitartez, adierazpen-baliabide berrien bilaketa paraleloa egiteari ekin diot.
Obran azaltzen da horren emaitza. Lanak, halaber, azterketa-bide berriak iradokitzen dizkiguten hainbat eta hainbat galdera sorrarazi dizkit. Edozein kasutan ere, aukeratutako musika-tresnek mugatzen dute hasitako bidea, eta soinu-unibertso askoz zabalago baten erakusketa txikia da.
Hasierako hurbilketan, horren ondoriozko edo horren izaeratik at dauden zenbait elementuk modulatzen dituzte musika-tresnen bidez lortutako soinu-ezaugarriak, eta diskurtsoa aberastea dute helburu uneoro. Materialen gertaerak, norabide ezberdinak dituzten zenbait lerro zirriborratzen ditu. Zatien, kontrasteen, dentsitateen, kolorazioen... serie mugatua aurkezten dut; egoera horietan, entzunaldiak beste hasiera bat edo, agian, ibilbidearen amaiera azalduko du.
Alacanteko Musika Garaikideko Nazioarteko XIV. Jaialdiak aginduta eginda. Juanjo Guillem, perkusioa - Musika Garaikidearen Difusiorako Zentroaren Informatika eta Musika Elektronikako Laborategia LIEM-CDMC, difusio elektroakustikoa.
