2004
gitarra eta elektronikarako
Alfonso García de la Torre
Iraupen osoa:
  • 8'0"
Orrien zenbakia: 3
Konpasen zenbakia: 0
Partitura: AGarciaDeLaTorre-Xuxurla.pdf
Amazonen erosi

Konposizio honek soinu materialak biltzen ditu gitarraren ezaugarrien arabera emandako irizpide bati jarraituz, eta zeharo elektroniko diren elementutara desbideratuko da. Aukeratutako baliabideek dituzten aukerak ikertutakoan, horien jatorria, elaborazio maila, harikortasuna, nahasketa, etab. aztertu ditu.

Horrek esan nahi du aztertu egin dituela aukeratutako soinuen oinarrizko ezaugarri guztiak, hau da, zorrotz landu zituela soinu ezaugarriak: goratasuna, intentsitatea, tinbrea eta iraupena. Xuxurla-k, soinu elektronikoen aldean, tinbre aldetik oso aberatsa eta konplexu den tresna baten, gitarraren, sekretuetan sartuko da. Horren bidez, ñabardura eta kontraste berri batzuk iradoki eta garatuko dira eta horiek adierazkortasuna eta aberastasuna emango diote diskurtsoari.

Jatorriz, Xuxurla dantzaren ekarpena duen diziplina anitzeko elkarrekiko lan batetik abiatzen da. Horrela bada, lotura bat finkatuko da instrumentuen keinuen eta eszenako mugimenduaren artean. Elementu bi horien gainjarpenak etengabeko eraldaketak iradokitzen ditu, eta prozedura elektronikoen erabilerak eraldaketa horiek errazten ditu. Teknika honi esker, gainera, eszenaren diskurtsoa malgutu daiteke eta obraren atal ezberdinak nahasi daitezke.

Xuxurla 2004ko Musikaste Jaialdian estreinatu zuten (Errenteria, Euskadi) Eugenio Tobalina gitarra-jotzaileak eta Michelle Man dantzari eta koreografoak.