Obrak hau, konpositorearen idazketak berak garrantzi berezia hartzen duten partitura horiei buruzkoa da. Trazuak batzutan izaera piktorikoa du, eta berez musika-keinu bat ekartzen du gogora.
Teknika elektroakustikoei esker zenbait jatorritako pianoetatik batez ere sortutako soinuen trukea proposatzen dut. Obran diskurtsoak zenbait estratotan bat egiten du eta difuminatu egiten da, bai soinu akustikoak, bai soinu elektronikoak. Nire maisuari dedikatu diot obra hau Carmelo Bernaolari alegia.
98-VIII-23an estreinatu zen Kursaal Auditorioan (Donostia), Musikako Hamabostaldiaren enkargua izen zen Carmelo Bernaola konpositoreari egin beharreko omenaldia dela-eta.
